XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Katu bidaiaria.

Egun batez, Erromatik Boloniarako trenean katu bat sartu zen.

Askotan ikusi izan ditut katuak trenean, baina otarretxoren batetan edo zuloz betetako kaxatxoren batetan.

Geltokian baztertutako tren zaharretan ere ikusi izan ohi dira katuak ehizean arratoi harrapatzen.

Baina ipuin honetako katua ez zen horietakoa, katu bidaiaria baizik, bere gogoz eta bakar-bakarrik bidaia luzeak egiten zituen katu bat.

Poltsa beltz bat zeraman galtzarbean, legegizon bat balitz bezala; baina ez zen legegizona katua baizik, kontable begimotel baten antzera, betaurrekoak zeramatzan, baina ez zen kontablea eta oso begibista ona zeukan.

Bere abrigo eta sonbrailuarekin galai galai: pertsona dotore edo elegantea bat zirudien baina ez zen galaia, katua zen.

Lehen mailako konpartimenduan sartu eta leihatilaren ondoan eseri zen.

Gelaune edo konpartimendu hartan hiru pertsona zihoazen: ahizpa bixitatzera Arezzora zihoan emakume bat, Boloniara zihoan negoziari bat eta gaztetxo bat.

Katuak nahiko hizpide jarri zuen haien artean.

Emakumeak hau esan zuen: - Bai katu polita, mix, mix, mix... Nora zoaz bakarrik? E?.

Negoziariak: - Ez al du arkakusorik edukiko!.

- Baina ez al duzu ikusten garbi-garbi dagoela?.

- Katarrorik ez al digu erantsiko behintzat!.

- Nola erantsiko digu ba? Ez al duzu ikusten katarrorik ez daukala?.

- Niri denek erasten didate katarroa, ez daukatenek ere bai.

- Mix, mix, mix... Zure nagusiari eserlekua okupatzera etorri al zara!.

- Miau!.

- Zein ahots polita daukan! Zer esan ote du? Eta ordurarte isilik egon zen gaztetxoak esan zuen: - Ez daukala jaberik esan du, katu libre bat dela.

- Ja, ja, ja! Oso interesgarria!.

- Katu independiente bat orduan esan zuen negoziariak, Gorrinik gorrin: gaixotasun bat (sarampión) ez al digu erantsiko behintzat.